Erakunde anfitrioia

Kattalingorri 2000ko abuztuan sortu zen Iruñean, eta asoziazioa da 2002ko apirilaren 12tik. Gure erakundea LGTBI+ kolektibo eta pertsonentzako informazio, arreta eta laguntza zerbitzu bat eskaintzeko beharrarengatik sortu zen. 

2000 urtean, LGTBI+ esparruko beste lurraldeetako esperientziekin kontaktuan jarri, eta EHGAMen (Euskal Herriko Gay Askapen Mugimendua) jazo ziren debateen ostean, sexu-dibertsitatean eta generoan arreta jarriko zuten zerbitzuen beharraz konturatu ginen.   

Honela, erakundea profesionalizatutako proiektu bat izatearen ideiarekin jaio zen, laguntza instituzionala eta pribatua jasotzeko asmoarekin. Horretarako LUMATZArekin (Emakume lesbianen kolektiboa) eta ILOTA LEDOrekin (Nafarroako trans pertsonen asoziazioa) landuko zen proiektu bat sortu zen. 

Gaur egun, Kattalingorri erreferentziako espazio ireki eta plural bat da, Nafarroako LGTBI+ kolektiboak batzen dituena, eta Nafarroako biztanleria lesbiana, gay, bisexual eta transexualarentzako arreta eta informazio zerbitzua eskaintzen duena.

©Kattalingorri 2018

Desarrollo y diseño web