Gai nagusiak

Lan koherente bat

LGTBI+ politika publikoak

LGTBI+ politika publikoak, bai printzipioak, ekintza planak, programa espezifikoak edota araudiak izan, maila administratibo desberdinetan izan dira garatuak gobernuaren planetan eragina duen antolatutako mugimendu batek egindako presioarengatik. Honek erantzunak sortu ditu LGTBI+ bezala identifikatutako kuestioekiko nolabaiteko kezka maila bat ziurtatzeko.

Politika publikoak sektore sozialek indentifikatutako arazo sozialen identifikaziotik jaiotzen dira, gizarte osoarentzat osotasun batekin ikusgarri egiten dituztenean. Proposamenak eta inzidentzia politikoko ekintzak lantzen dira autoritate publikoek beharrezkoak diren erantzunak eman ditzaten eta beren politiken bitartez hauek erantsi ditzaten. Autoritate publikoek paper protagoniko bat dute politika publikoen diseinu, elaborazio eta inplementazioan. Hala ere, LGTBI+ kolektibitatearen parte-hartze eta erantzukizun soziala beharren adierazpenean, eta hortaz, inplementazioan eta politiken ebaluazioan, ezinbestekoa da. Zentzu horretan, garrantzitsua da LGTBI+ pertsonen, LGTBI+ ikuspegiko entitateen eta LGTBI+ mugimenduaren eskubideen alde eta diskriminazioaren aurka doazen indarren konplementarietatearen behaketa. Kasu batzuetan, politika publikoen aurrerakuntza oztopatua edota blokeatua egoten da ez soilik autoritateen indiferentziarekin, baizik eta antolatutako alderdi kontserbadoreen erresistentziarekin, etengabe LGTBI+ pertsinak eta kolektiboak erasotzen dituztelako.

Intersekzionalitatea

“Intersekzionalitatea”-ren proposamen teorikoa, pentsamendu feministaren baitan jaioa, honako erronka hau ezartzen du: desberdintasunen arteko intersekzioa modu kontplexuago batean heltzea, diskriminazio anitzeko ereduak egiten duena baino. Ikuspegi honetatik Patricia Hill Collins (1991) aktibita eta feminista teoriko beltzak, opresioaren ardatz desberdinak elkarlotuak kontzeptualizatzen ditu indibiduoak botere posizio aldakor eta desberdinetan osatzen diren matrizearen markoan. Honekin, enfasia opresio lerroen arteko interdependentzian eta interakzioan jartzen da, eta baita pertsonak aldi berean opresore eta oprimituaren posizioaren egotearen posibilitatean ere. 

Ikusmira honen pean, ikuspegi jerarkiko bat hartzeara egindako kritikari sarrera ematen zaio, eta dimentsio bakarreko nagusigo bat a priori ezartzera muzin egiten zaio.

Ikuspegi intersekzionala proposamen interesgarri bat da bai LGTBI+ entitate aktibistentzat nola administrazio lokalentzako, generoa, jatorria, adina, klase soziala, desgaitasunak, serologia, sexu-orientazioa eta genero identitatea bezalako desparekotasun ardatza desberdinen arteko gurutzaketei erantzun global eta osago bat emateko aukera eskaintzen baituelako. Nahiz eta potentzial handia izan, gaur egun praktikan oso esperientzia gutxi dago administrazio lokalaren aldetik eta talde aktibisten aldetik. 

Ikuspegi intersekzionala hartzen dituzten LGTBI+ politikak ikustaratzeko asmoz, hauxe izango da Iruñeko topaketa hauen ardatz nagusietako bat.

Feminismoak eta LGTBI+

Pertsona gay feminista, lesbiana, transexual, bisexual, intersexual, queer eta abarrenganako genero egitura opresorearen ondorioak txikitzeko edota suntsitzeko beharrezkoak diren estrategien konfluentziaren ezagutza konferentzia honetan aurkeztu nahi diren ildo gakoetako bat da. Dibertsitatea (sexuala, generokoa, etab.) eztabaidan jartzen duten edo galarazten duten sistemetatik eratorriak diren problematiken aurka militatzen duten taldeen sareak eraikitzeko beharra, nahiz eta hauek behin-behinekoak izan eta helburu konkretu bat lortzeko, helburu bat. Zentzu honetan, loturak existitzen dira hala nola: transexualitatearen despatologizazioa, monogamiari eta familia nuklearrari kritika, hezkuntza sexual integral eta pluralaren larritasuna, lesbianen, bikote gizonik gabeko emakumeen eta trans pretsonen sexu eta ugalketa eskubideak, HIESa/GIBa, eta abar.

Intragenero/ Intrasexu biolentzia

Naturala da pertsonen arteko harreman guztietan gatazkak egotea, eta harreman afektibo-sexualetan, ez badira modu egokian kudeatzen, biolentziara eraman gaitzake modu desberdinetan, (fisikoa, psikologikoa edota sexuala) komunenak izanik.

Ezagutzen ez dena existitzen ez dela dirudielaren garrantzi handia dela eta, eta errealitate hau inguruko genero edota sexu berdineko pertsonekin bikote edo bikote-ohiko harremanetan dauden LGTBI+ pertsonengan gertatzen dela, eta nahiz eta  aurrera egin den arren, gaur egun ezjakintasuna eta nolabaiteko izkutatze bat dago hau bizitzen dutenak babesik eza sentitzera eramaten dietena, hau izango da gure topaketetan jorratuko ditugun hiru ardatz nagusietako bat. Horrekin, gure helburu nagusia LGTBI+ entitate desberdinekin elkarrekiko arau berriak ezartzea izango da, eta hortaz hortik pasatu diren, pasatzen ari diren edo pasatuko diren pertsonek merezitako laguntza sentitu dezaten. Hortaz, maila sozialean ere horren ondorioz ere bai lortuko dugu, bereziki inplikatutako agente desberdinetatik, ezin dela gehiago izan biolentzia bat pertsona inplikatuentzat diskriminazio handiagoa suposatzen duena, are gehiago, momentua da hainbeste denboraz beharrezkoa izan duen pisua eta garrantzia hartzeko. 

Kattalingorri eta zerbitzu publikoen kudeaketa

2016ko abuztuaren 11ren datarekin Nafarroako Berdintasunerako Institutua eta Kattalingorri kolaborazio hitzarmen bat sinatu zuten. Modu honetan sortzen da KATTALINGUNE dNafarroako komunitatearentziako sexu eta genero dibertsitatearentzako arreta zerbitzua.

Beste aldetik Iruñeko Udalak, lizitazio publikoaren bitartez Kattalingorri kontratatzen du LGTBI+ HARROTU udal zentroaren entitate kudeatzaile bezala.

2015 urtea zen prozesu partehartzailea hasi zenean, gaur egun proiektu honen oinarriak ezartzen jarraitzen duena; LGTBI zerbitzu profesionalen antolaketa, planifikazio eta erdiespen prozesu bat. Zerbitzu berri hauek martxan jartzeko, Kattalingorri eta LGTBI+ kolektiboak modu konstante batean eskaera eta gomendio serie bat adierazi diete administrazio publikoei. Sexu eta genero dibertsitatean espezifikoki ardura jarriko duten beharrezkoak diren zerbitzu publikoak lortzeko errekurtsoak eta baliabideak eskatu dira. Laburtuta Nafarroako pertsona lesbiana, gay, transexual ,bisexual eta intersexualak zaitzea eta jaramon egitea komunitatearen LGBTI+ mugimenduaren erreibindikazio historikoa. 

Topaketa hauentzat interes handikoak kontsideratzen ditugu zerbitzu hauen aktibazioa ahalbdetu duten prozesuak ezagutaraztea beste komunitateetan antzekoak diren zerbitzuak sustatzea ahalbidetzeko desirarekin.